XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Mari Pipermiñ'i ortzak erakutsiz onela ekiten dio: - Andrea, andrea, andrea eta milla bider andrea!!!

Gure Pernando urtebeteko lasaituko al-zan!

PERNANDO'REN AMETSA

Udako egualdi sargori baten, Pernando oian bueltaka zebillen luak artu eziñik.

Alakoren baten, kostata-abar (I) Ederki kostata, Eibar - Plazentzitan luak artu zun.

Baiñan, ametsetan ere beroak etzion aldegiten eta or nun asi zan gure Pernando egarriaren-egarriz iturriak ez eze ibaiak ere agortu bearrian.

Nai ardua, nai ura edo nai petroleua, edozer bear zun egarriak itoko ezpa'zun.

Bere ametsean, oraintxe, errietatik eta batez ere tabernetatik urrutiko mendi legorren batean edo naiz desertuan bertan zebillen.

Zutik egon eziñik ziaro auldu zan eta bere gorputzari amain eman (2) Amain emon, dejar, soltar, Eibar - Plazentzitan zion.